Herriaren etorkizunari buruzko datu gehiago emateko, artxibora jo eta emaitza interesgarriak topa daitezke. Gaur egun 171 bizilagun daude herrian erroldatuak eta horietatik 114 gizasemeak dira eta 57 emakumeak. Beste datu interesgarria: erroldatutako 171 lagun horietatik 57 kanpoan bizi dira, beraz, 114 dira egiazko bizilagunak.
Adinari dagokionez, herria zahartzen ari da eta horren erakusgarri, 50 urtetik gorakoak 68 bizilagun direla, 60 urtetik gorakok 47. 20 urtetik beherako 14 neska-mutil besterik ez daude. Kopuru ezkor hauek ikusita, bizilagun ezkor batek zera zioen: beharbada Ezkurrako bizilagunak desagertu egingo dira, baina ez herria, etxe berriak egiten eta zaharrak zaharberritzen ari direnez, ez baitute utziko hauek erortzen.