Angel Mariezkurrenaren eskutik joaten dira herriko joaldunak Dantxarineko Kantu Zaharren Egunera. Lehenbizi harrera egiten diete bazkaltiarrei eta gero beste saio bat ere eskaintzen dute bazkalondoan.
Azaroaren 29an egin zen Kantu Zaharren Eguneko aurtengo edizioan, Joaldunek ttuntturroa eman zioten Angel Mariezkurrenari, eskerrak emanaz euskal kulturaren fiesta polit hauetan pare hartzeko aukera emateagatik.
Irteera hori aprobetxatuz, Marcos Juanikorenari ere eskerrak eman zizkioten joaldunek, sorpresa ederra emanez. 76 urte ditu Juanikorenak eta beti bere borondatea eta prestutasuna erakutsi du joaldun ateratzeko eta parte hartzeko. Liburuxka bat oparitu zioten, bere bizitza eta ibilbidea aipatzen dituen Aitor Mendiluzeren bertsoekin. Tomas Elizalde joaldunaren eskutik jaso zuen oparia. 160 bat lagun bildu ziren Dantxarinean eta egun ederra pasatu zuten.