Zorroilo elkartearen eguna giro onean ospatu zuten

Mattin LARRALDE 2014ko abenduaren 11

Zorroilo elkartearen txetel lehiaketan parte hartu zutenetako batzuk. Mattin LARRALDE

Abenduko ospakizunak hasteko opil jatea prestatu zuen Guratso Elkarteak

Zorroilo elkarteako urteko besta izan zen azaroaren 22an. Goizez txetel lehiaketa egin zen eta jende dexente bildu zen. Sailkapenean, mutiletan Iñigo suertatu zen irabazle eta bigarren Ruben; nesketan, Nerea izan zen abilena eta bigarren Olaia. Haurretan, Josu garaile. Ordubietan bazkaria izan zuten eta bertara  35bat lagun hurbildu ziren. Bazkalondoan, bingoaren txanda izan zen eta musika eta giro ederrean pasatu zuten arratsaldea. Horrekin konforme ez eta eguna ongi aki­tzeko afaria izan zuten. Lerro hauen bidez, zorionak Zorroilo elkarteari besta egun polita ja­rri zutelakoz herrian.

OPIL JATEA
Abendua hasi eta lehenengo aste bukaeran, urtero bezala, opil jatea plantatu zuen Guraso Elkarteak. Hemen ere jende ugari bilduzen. Ekitaldi hau aperitibo ttiki bat da, ondotik egun potolo gehiego izanen direlako. Baina dena bere tenorean. Hilabete honetan ilusioa bizirik dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun