Elkartasuneko zine emanaldia Sanfilippo Sindromea duten Bilboko hiru anai-arreben alde

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 11

Erreka eta Mendaur guraso elkarteek Eguberrietan zine emanaldi berezia antolatu dute, Araitz, Ixo­ne  eta Unai umetxoei lagun­tzeko. Bilboko hiru anai-arreba hauek Sanfilippo sindromea dute. Gaitz hau degeneratiboa da, alzheimer infantila, eta bizi itxaropen laburra dute. Euskal Herrian 6 gaixo daude eta hiru familia honetan. Elkartasuna eta laguntza eskatzen da ikerketa abiarazteko, gaitz honi aurre egiteko irtenbide bakarra baita. Araitz, Ixone eta Unairen familiarekin bat eginda, abenduaren 26an bildutako dirua familiari emanen zaio. Beraz,  egun horretan norberak jarriko dio prezioa zineko sarrerari, euro bat, bi, bost…  ahal duena. Kutxa­bankeko zenbaki bat eman dute nahi duenak lagun dezan: 20950028809113398726.

Ekimen honetaz gain, aipatu behar da Mendaur institutuan ere bertze keinu polit bat egin behar dutela ikasleek. Abenduaren 19an jostailu bilketa eginen dute bertako Gizarte Zerbitzuko beharrak ase­tzeko. Egun horretan ikasleek trukean oinarritutako azoka ere burutuko dute. Hezkuntza komunitatetik familia guziei eskerrak eman nahi zaizkie ekimen hauetan parte hartzeagatik; baita elikagi bankurako zinean  bildutako kopuruagatik ere (15 kaxa handi lortu baitira).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun