140 lagunek parte hartu zuten abenduaren 3an Euskaraz bizi nahi dut lasterketan. Giro ederrean burutu zen lasterkaldia, jai giroan, musika, abestiak... Antolakuntza ere bikain, bokatak, edaria, diplomak eta sarien zozketa ere egin zen. Mundiala izan da aurtengoa eta iaz baino 25 lagun gehiago atera ziren. Arratsaldeko bertso saioa ere hagitz ongi atera zen.