Eguberrietako kontzertu berezia

Marga ERDOZAIN 2014ko abenduaren 11

Mendi Abesbatzak Donostiako Udaleko Txistulari Taldearekin batera antolatu ohi duen Eguberrietako kontzertua berezia izanen da aurten. Alde batetik, Txistulari Aldizkariaren azken aleak, hainbat herrietako dantzak bildu  eta argitaratu ditu: Trapatan eta Banderaren dantzak. Jagoba Astiazaranek armonizatu ere egin ditu. Txistu banda tradizionalaren formatuan jo ahal izanen dira, eta moldaketa horiek estrainekoz entzunen dira kon­tzertuan. Errekako dantzariak eta bandera dan­tzatuko duen Eduardo Almandoz ere ariko dira. Bertzalde, Jose Ignazio Ansorenak, Mendi Abesba­tzari eskainitako bi bilantziko konposatu ditu eta lehen aldiz adituko dira. Agorreta Musika Eskolako hainbat ikaslek abesten zein instrumentuak jo­tzen ere parte hartuko dute. Itziar Irigoienen laguntza ere eskertu nahi izan dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun