Azaroaren 22an Xexili eguna zela eta, Musikarien eguna, Nafarroako Koroen elkarteak Mendi abesbatzaren kontzertua antolatu zuen herrian. Kontzertua, Jon Irazokiren zuzendaritzapean, 12 kanta ezberdinez osotua zegoen. Bertan hainbat bakarlarik parte hartu zuten. Sopranoetan: Mañoli Apezteguia, Bixi Ameztoy eta Alizia Telletxeak. Tenoreetan: Xalbador Arriola herritarra eta baritonoetan: Beñardo San Miguel. Musika instrumentuetan, pianoan Ruth Etxebeste, txistuan Itziar Irigoien, akordeoian Miren Hernandorena herritarra, gitarran Jose Luis Olaizola eta maraketan Gorka Ordax. Zorionak!