Azken urteetan berreskuratutako ohiturari eutsiz, Santa Luziako feria ospatuko da Donezteben abenduaren 13an. Larunbatean 10:00etatik 14:00etara eskulangileak izanen dira elizatarian eta 11:00etan hasiko den Meza Nagusiaren ondotik Zilarrezko Titarea emanen dio Doneztebeko Udalak Blanca Bañares jostunari.
Goizeko eskulangileen erakusketan eta salmentan Fausti Juanikorena (jantzigintza), Malu Alvarez (zilarra), Andrew Smith (postalak), Jose Luis Olaizola (egurra), Eneko Rabina (ogia), Carlos Mindegia (gazta), Bittoriano Arzuaga (artilea), Maria Salanueva (xaboiak), Mateo Brianceau (dekorazioa), Maria Irureta (kanutilloak), Goreti eta Hamadi (egurra eta osagarriak), Lourdes Goñi (erroskilak) eta Joxepa Loiarte eta Zubietako taldearen taloak izanen dira.
Zilarrezko Titareak
Urtez urte, hauek izan dira Zilarrezko Titarea jaso dutenak Doneztebeko Udalaren eskutik:
Maria Eraso (1999)
Patxi Astiz (2000)
Mari Carmen Elizalde (2001)
Virtudes Etxebeste (2002)
Pepita Apeztegia (2003)
Pakita Andiarena (2004)
Mariela Olaizola (2005)
Angeles Buenetxea (2006)
Maria Teresa Mindegia (2007)
Loli Ostolaza (2008)
Mari Cruz Arregi (2009)
Maria Dolores eta Mercedes Sarratea (2010)
Maria Jesus Elizondo (2011)
Esther Pascal (2012)
Enrique Taberna (2013)