Bertzelako bizimodu baten bila

Gurutze PIKABEA 2014ko abenduaren 11

Pello San Millan

Gure eskualdeko herri ttikietan egin dute kabia hainbat hiritarrek

Arrazoi bategatik edo bertzeagatik hiri edo herri haundietako bizimodua utzi eta gure eskualdeko herri ttikiren batera etorri diren bortz familia eta lagunekin egon gara. Irundik Lesakara, Barañaindik Beintza-Labaienera, Errenteriatik Urdazubira, Aranora, Gasteiz utzi eta Anizera... Bakoitzak bere historia du kontatzeko.

Sorterritik kanpo aurkitu dute euren gustuko tokia. Hiri edo herri haundietako saltsarik ez zuten nahi, eta txoriak bailiran hegan etorri ziren gure ingurura. Eta gure he­rrietako lasaitasunean egin dute kabia. Arra­zoi bategatik edo bertzeaga­tik etorri dira gurera: ba­tzuk hiriak ito egiten zielako, ber­tzeak herriak haurrak hazteko toki hobeak direla pentsatuta, edo aukera berrien bila... Euskal He­rriko bertze baz­terretatik eta kanpotik eto­rritako aunitz dira gure artean bizi direnak eta horietako batzuengana jo du TTIPI-TTAPAk: Ser­gio Sanchez eta Itziar­ Elisalt Irundik Lesakara etorri ziren, Iñigo Imaz Errenteriatik Urdazubira, Xabier Zabaleta eta Kristina Fernandez Legazpi eta Abanto-Zierbenakoak dira baina Gasteizen bizitu ziren eta orain Anizen daude, Irune Izkue eta Aitor Pozo Barañain utzi­ eta Bein­tza-Labaienera eto­rri ziren eta sor­tzez Erren­teriakoa den Pepi, berriz, Aranora etorri zen. Ez dira damutzen hartutako erabakiarekin.

Sergio SANCHEZ eta Itziar ELISALT |  LESAKA
«Hasiera gogorra izan zen, baina orain ez ginateke Irunera bizitzera itzuliko»

«Kasualitate» bat tarteko etorri ziren Sergio eta Itziar Lesakara bizi­tzera. Irundarrak izanda, han hasi ziren pisu bila, baina egun batean­ egunkarian Lesakan eraikitzen ari ziren etxebizitzen ingu­ruan iraku­rri­­ zuten: «planoak ikusi eta gero, aukera ona izan zite­keela pentsatu­ genuen». Lesaka «betidanik gustatu» izan zaien herria zenez, «zergatik ez proba­tu?», planteatu zuten.

Lehenagotik bazuten Lesakaren be­rri: «urtero sanfermi­netara etortzen ginen». Hortik apar­­te, «seme-alabak­ izan nahi­ genituen eta haiek haunditzeko­ leku ona izan zitekeela pen­­tsatu genuen. Gainera, beti erakarri gaitu­ herriko bizimoduak: mendiak, tradizioak nola bizi diren­, lasaita­suna eta gure kasuan euskaraz ikasteko aukera»­­.

Udaberrian etorri ziren Lesakara eta «herria oso polita»­ aurkitu zuten. «Hilabete hauetan jendea kalera ateratzen­ da eta herria bizirik dago». Negua ailegatu zenean hasi­ ziren komeriak: «kaleak hu­tsik­ gelditu ziren, lainoa sartu zen eta pertzepzioa aldatu zen. Lekua ez zen hain ideala. Urtaro­ honetan hirian aukera gehiago dituzu». Aitortu digutenez, «gezurra­ erranen genuke, momentu batean Irunera itzul­tzea ez genuela pen­tsatu erranez gero». Hasiera «hagitz gogorra» izan zela kontatu digu­te: «bistaz bi edo hiru pertsona bakarrik ezagutzen genituen eta leku guztietan bezala, lagun taldeak eginak zeuden. Guk herrian jar­duerak­ egin nahi genituen, guretzat leku batean bizitzea ez delako lo egite­ra joatea bakarrik». Baina denborarekin dena sendatzen da: «poliki-poliki gauzak aldatzen hasi ziren, batez ere, seme zaha­rra jaio ondotik». Orain, argi dute «ez ginatekeela Irunera bizitze­ra itzuli­ko, nahiz eta noizean behin hara joatea gustatu». Biko­te irunda­rrarentzat «Lesaka leku perfektua da haurrak haunditzeko, batez ere haurtzaroan. Hemen askatasun­ gehiagorekin bizi daiteke. Ez daude hirian adina arrisku. Semeekin kalera ateratzen garenean, berdin da nora joan, beti aurkitzen dute norbait jolasteko». Herriko bizitza «askoz familiartekoagoa» dela diote.

Nahiz eta Irun ez dagoen urruti, «gure familia eta gaztaro­ko lagunak­ ez dira hemen bizi» eta horren falta sumatzen­ omen dute: «ordu bat libre izanez gero, ez duzu nahiko den­bora, adibidez, haurrak aitona-amonenga­na eramateko edo lagun batekin­ kaña bat hartzeko». Gainerakoan, ordea, «Lesakak bizi­tzeko behar duzun guz­tia» duela uste dute: «eskola, osasun-zentroa, musika­ eskola, dendak, Kultur Etxea, ki­rol­de­gia... Zer gehiago behar­ dugu?»­. Hobe­tzekotan, garraio publikoa,­ «gaizki» dagoela aipa­tu baitigute.

Lesakara bizitzeko erabakia hartu zutenean ingurukoek ez omen zieten deus erran, baina uste dute «pixka bat eroak­ geundela pentsa­tu zutela». Edozein kasutan, erabakia eurena izan zen, eta eurek dira­ Lesakan segitu nahi dutenak «hagitz gustura» daudelako­.

          NOR DITUGU?
           • Sorterria: Irun
           • Bizilekua: Lesaka
           • Noiztik: 2006tik.
           • Lanbideak: deli­nea­­­tzailea eta kimikaria.
           • Familia: bi seme.

Xabier ZABALETA eta Kristina FERNANDEZ |  ANIZ
«Arras kontent bizi gara euskal nortasuna hortzak erakutsiz de­fendatzen duen herri honetan»

«Xabier, eros ezazu pisutxo bat Iruñean, eta Iruñean ez bada, Eli­zondon behintzat, jaiotetxera itzultzean errezago salduko du­zu­ eta». Horixe erraten omen zion Xabierri bere amak. Baina  ez, Kristina eta Xabierren nahia ez zen hori. Jaiotzez ez dira hiri­tarrak, baina badakite zer den hiriko bizimodua, Gasteizen bizitu baitziren: «ikasketak Gastei­zen egin eta bertan genuen lana­, euskaltegian». Dena den, diote­nez, «gure biho­tzek­ inguruko he­rrix­ketara jotzen zu­ten. Argi ge­nuen­ Gasteizek itoko gin­tuela». Eta hala etorri zen Na­fa­rroatik deia.

«Nafarroako irakasle zerrendatik lanerako deitu eta Baztanera etortzeko aukera eskaini zidaten [Xabierri]». Urtea bertan pasatzeko etxe bila hasi ziren, eta aitor­tu digutenez, «Elizondo Madril txiki irudi­tuta, herriz-herri galdez­ka hasi eta Anizen suertatu zitzaigun habia». Ikusi zutenerako gustatu zitzaien, lehen inpresioa «izugarria» izan zela baitiote: «Anize­ra heldu eta aparka­tu orduko konturatu ginen bizi­tzeko paraje­ ederra izan zitekeela. Etxe­ko leihoa zabaldu eta Urlegi, Aizkoa, Udi eta Abartan begibis­tan». Lehendik ba omen zuten Baztanen berri: «batetik, inguru euskal­duna; bertzetik, baserriak, bordak, errekastoak, iratze metak, bagadiak, gaztainadiak, aziendak larrean... Arka­dia zorion­tsua», aipatu digute.

Ez dira damutzen egindako aukerarekin eta egokitzeko arazorik ere ez omen dute izan: «Anizera etorri eta hamar egunetara he­rriko bestak izan ziren. Aniz­ta­rrek Baztan Zopetara gonbidatu eta bat-batean egokitu ginen». Are gehiago, nabarmendu digutenez, «arras­ kontent bizi gara euskal nortasuna hor­tzak era­kutsiz de­fenda­tzen duen herritto goxo hone­tan, deus eskatu gabe hur­koari laguntzen dion jendarte honetan». Herritik 300 bat metrora egin zuten etxea, «aniz­tarrek izuga­rri lagunduta»: «gure etxeko obran­ Anizko traktore­ guztiak ibi­li ziren jo eta su lanean». Bara­tzea ere ba omen dute, eta dorto­ka dute etxeko animalia bakarra­.

Ez dira damutu egindako aukerarekin eta gainera, Anizen bizi­tzeari ez diote alde ona bertzerik­ ikusten: «denak abantailak dira»­, erran­ digute. Esker oneko­ hitzak­ bai­no ez dituzte herrita­rren­tzat: «arras harrera ona jaso­ dugu. Urteotan guztietan aukera franko izan dugu hori egiazta­tze­ko. Zinez, milesker aniztarrok»­­.

NOR DITUGU?
• Sorterria: Legazpi eta Abanto-Zierbena.
• Bizilekua: Aniz
• Noiztik: 2002-2005.
• Lanbideak: biak irakasleak.
• Familia: bi seme-alaba.

Pepi |  ARANO
«Astakeria egin dudala esan izan didate baina nik nahi du­dana egin dut eta pozik nago»

«Nire etxea txikia zen eta haundiagoa nahi nuen bizitzeko. Poxpolo kaxa hartara portuko zikina ere etortzen zen, eta nik pakea nahi nuen, lasaitasuna, kotxe­rik eta ezer gabe». Hori izan zen Lezo utzi eta Aranorako bidea hartzeko lehen arra­zoia eta bestea, «nik mendira joan­ nahi­ nuela. Semeari ‘nik pinu azpian hil behar diat’ esaten nion», kontatu digu umoretsu. Hala, semea, alaba, biloba eta amare­kin etorri zen duela sei urte Aranora eta argi­ utzi di­gu «denak kon­forme» etorri zirela­, «ez zidaten inon­go­ eragozpenik jarri». Gaur egun, semea eta bilobarekin bizi da, alaba etxetik kanpo bizi delako eta ama duela bi urte joan zitzaiola­ko.

Lehenagotik sekula Aranon izan gabea zen, baina ez da damu­tu egindako aukeraketarekin: «leku aproposa bilatu dut eta oso gustura nago». Egokitzeko arazorik ere ez duela izan azaldu digu: «lehenda­biziko momen­tutik gustura nago. Egondu naizen etxea ez dut ezertarako ere faltan somatu». Gaineratu digunez, «txikitan aiton-amonekin baserrian ohituta nengoen eta nik haizea behar nuen, mendia». Eta Aranon hori guztia eta gehiago topatu du: «mendia, lasaitasuna, txorien kantuak, ko­txerik ez... Oso leku polita da». Eta bizilagunak ere «zoragarriak» omen ditu. Herrian harrera ona jaso duela dio, baina bereziki nabarmendu du bizilagunen harrera, «eto­rri ginenetik jaso dugun aten­tzioa izugarria izan da». Onartu digu «gutxi» joaten dela herrira. Are gehiago­, «niregatik balitz ez nintzateke etxetik aterako», dio irribarrez. Baina semeak ateratzeko esaten omen dio eta halakoetan aprobetxatzen du erosketak egiteko: «kotxea kargatu eta kongeladorean sartzen ditut». Baserrian bakarrik egonda ere, ez dela aspertzen esan digu. Denbora zertan pasatua izaten baitu: «baratzea egiten dut eta txe­rria, ahuntzak, oiloak... ere baditut. Primeran nago. Kalean aspertuta nengoen». Pepik aitortu digu, Aranora bizitzera eto­rri behar zuela adierazi zuenean, ingurukoek «urruti nindoala» esaten ziotela. «Lezo utzi eta mendi puntara joanda, astakeria egin dudala» ere esan izan omen diote. Baina Pepik garbi du, «nik nahi dudana egin dut eta nahi dudana lortu dut». Pozik dago. Bere hitzak dira ho­rren lekuko, eta bertan segitzeko duen gogoa ere bai.

           NOR DUGU?
           • Sorterria: Errenteria.
           • Bizilekua: Arano.
           • Noiztik: 2008tik.
           • Lanbidea: baserriko lanak.
           • Familia: semea eta bilobarekin bizi da.

Iñigo IMAZ |  URDAZUBI
«Hasieratik etxean bezala sentitu naiz eta Urdazubi bere horretan mantentzea nahiko nuke»

«Espazio ttikia baina berezitasunez josia». Horrela mintzatu zaigu Iñigo Urdazubiz. Kontatu di­gunez, doktore-tesia egiten hasi zenean, bi helburu zituen: «batetik, Nafarroako herri­ txiki batean bizitzea, Hen­daian­ bizi­tzeaz aspertuta bainengoen, eta bestetik, muga ingu­ru­­ko gaiak ikertzea». Eta haratx, Urdazubin akitu du. Hendaian bizi­ eta Irunen lan egiten zuenean, muga arte­ko harremanak «arre­ta piztu» omen zion eta halaxe ezagutu zuen Urdazubi: «mugako herriak eza­gu­tzen hasi nin­tzen eta Dan­txa­­­rinea­re­kin egin nuen topo». Be­­re­hala «Urdazubirekin maitemindu nin­tzen». 2007an, lehendabizikoz Dan­txa­rinea ikusi zuenean «zer muns­tro da basoaren erdian dagoen hau!», pentsatu zuela dio. Baina aitortu digu «benten ingu­ruan sortu­riko munduak» intere­sa piztu ziola eta Urdazu­bi leku «atsegi­na» iruditu zitzaio­la: «he­rri­ txikia­ren abantaila guztiekin eta hiria­ren zerbitzu eta erraztasun gehienekin. Isolaturik diru­dien herrixka, baina era berean­, geografi­koki oso ondo kokatua»­.

2002az geroztik leku diferentee­tan bizi izan da Iñigo eta Urdazu­bira etorritakoan, bere hasierako asmoa 2016­ra arte­ gelditzea omen zen, baina kontatu digunez, «uste dut jende­ gehiena­ri gertatzen zaion moduan, bertan geldituko naizela dok­tore- te­sia amaitu eta hortik aurre­ra ere». Izan ere, gustura baitago­ eta urdazubiarrek hasieratik «etxean bezala sentiarazi naute­la» dio. Gaineratu digunez, «ho­rren adi­bide dira 2006­tik ireki ga­be nituen kutxa batzuk behin­goz ireki ditu­dala. Nire­tzako hori­ etxean naizenaren seinale garbia da». Halere, onartu digu «familia eta betiko lagunen falta» soma­tzen due­la. Hortik apar­te, «desabantaila gu­txi» ikusten dizkio herriari. Erran­ digunez, Ur­da­zu­bitik­ batez ere «jendea eta konta­tzen dizkidaten istorioak» gusta­tzen zaizkio, eta «bizi kali­ta­tea, mentalitatea eta noski, in­gurugiroa» baloratzen omen ditu. Bereziki eskertu nahi du he­rrian egin dioten harrera, baina badu eskaera bat ere: «Urdazubi bere horre­tan man­ten­tzea­ nahiko nuke, aldatzen hasi­ko balitz berezitasun hori galdu­ko bailuke. Orain arte, neu­rri batean,­ herri txikiak bere izaera manten­tzea lortu du, nahiz­ eta Dan­­txarineko­ gune komer­tzia­lak baduen bere­ pisua he­rrian. Gauzak ez dira gehiegi nahasi eta hori ona da».

          NOR DUGU?
           • Sorterria: Errenteria.
           • Bizilekua: Urdazubi.
           • Noiztik: 2013tik.
           • Lanbideak: Histo­rialaria, artxibalaria, doktore-tesia egiten.
           • Familia: Bakarrik.

Irune IZKUE eta Aitor POZO |  BEINTZA-LABAIEN
«Iruñerrian ez genuen gauzak egiteko aukerarik eta hemen frente asko ditugu irekita»

Mutiko kozkorra zela ezagutu zuen Aitorrek Beintza-Labaien, aterpera etorri zenean. Eta hara­ non, urte batzuren buruan, herri­ hori aukeratu dute bizileku berak eta Irune neska-lagu­nak. Erren­tan hartua duten etxea «kasualitatez» ezagutu zuten eta hilabete­ ba­tzuez Beintza-Labaien eta Ba­ra­ñain artean joan-eto­­rrian ibili omen ziren. «Poliki­-poliki hemengo jendea, ingu­rua eta bi­zimo­dua ezagutu genituen eta he­men gel­­di­­tzea era­baki genuen». Duela bi urte izan zen hori.


Ha­­sieratik «oso on­gi» moldatu direla aitortu digute, «baita bizilagunekin ere» eta «aldaketa gutxienekoa» izan dela diote. Are gehiago, «hiri­tik ez dugu ezerren falta­rik sumatzen», esan digute: «hiri­ra­ ia ez gara ezertara joaten. Lagu­nak eta fa­milia etor­tzen zaizkigu». Labaienen bi­zitzeari abantaila «dezente» ikusten dizkiote­ eta denaren­ gainetik «bizi kalita­tea»­­ nabarmendu dute. Gisa berean, «Iruñean ez dagoen gauzak antola­tzeko aska­ta­su­na, lasaita­su­na, aparkatzeko arazo­rik eza...» kontatu dizkigu­te. Gabe­ziaren bat aipatze­ko­tan, «gaz­teak mugi­tzea­ eta beraien artean zerbait­ antola­tzea». Iruñe­rri­ko­ gaz­tee­kin alde­ra­tuz, beste desberdintasun bat ere ikusi dute: «hemen­goek hogei­ buelta ema­ten dizki­gu­te mendi­ko kontuetan, anima­liekin, me­ka­­nikan... Alde­ ho­rre­ta­tik, gu baino­ au­­rre­ra­tua­goak­ dira. Gu mukizu ba­tzuk­ gara».

Orain, ordea, ezin esan baserri­ko martxa ezagutzen ez dutenik­. Izan ere, sei-zazpi arra­zatako oi­loak dituzte etxean, txerri­ak, aharia eta ardiak, txaku­rra eta katuak. Etxeko oiloekin, aziendak ikustera egiten diz­kieten bisitekin eta herria­ren­tzat lan egi­nez ate­ra­­tzen dute bizimodua. Trukerako eta lanean la­gun­tzeko ere prest izaten di­ra: «ezin du­te­nei eta zaha­rrei la­gun­tzea gustuko dugu: saga­rrak biltzea, bela­rrak egitea...». Or­dai­netan herri­tarrek etxeko atea ire­kitzen omen diete eta ho­­rrek­ sekulako poza sortzen die: «hori­ ezin da ordain­du». Age­rikoa da gustura­ daudela eta familiak eta lagunek ere berdin pentsatzen dutela dio­te: «hona gentozela eta, hasieran eroak­ geun­de­la esan zigu­ten. Baina poz­­tu ere egin ziren han ez genuelako ezer egi­ten, dirua gasta­tu eta ezer gu­­txi. Hemen aziendekin, ba­ra­tzarekin... zerbait ateratzen dugu. Iruñe­rrian ez ge­nuen gau­zak­ egiteko­ auke­ra­­rik, eta hemen fren­te­­ asko ditugu irekita».­

          NOR DITUGU?
           • Sorterria: Barañain.
           • Bizilekua: Beintza-Labaien.
           • Noiztik: 2012tik.
           • Lanbideak: Etxe­ko eta herriko lanak.
           • Familia: Bikotea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun