Ezkurra II eta San Miguel finalean izanen dira

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 12a

Ezkurra II eta San Miguelek nagusitasunez lortu dute finalerako txartela. Maialen Andres

Finalerdietako bigarren partidan ere irabazi egin zieten Zeberio II eta Barrenetxea IV.ari

Ezkurra II eta Julen San Miguel doneztebarrek lortu dute dagoeneko erremonteko binakako txapelketaren finalean aritzeko txartela. Finalerdietako bigarren partidan ere irabazi egin zieten Zeberio II eta Barrenetxea IV.ari, 40-34.

Ezkurra II eta Julen San Miguel doneztebarrek lortu dute dagoeneko erremonteko binakako txapelketaren finalean aritzeko txartela. Finalerdietako bigarren partidan ere irabazi egin zieten Zeberio II eta Barrenetxea IV.ari, 40-34.

Ligaxkako nahiz finalerdietako lehen partidaren berdintsua izan zen ortzegunean Galarretan jokatu zena ere. Gorriak nagusi izan ziren kantxan, nahiz eta urdinak 2-6 irabazten hasi. 13-0 eta 16-1eko partzialekin markagailua irauli eta alde horri eutsi zioten Ezkurra II eta San Miguelek.

Julen San Miguel izan zen partidako onena. Zortzi tanto egin zituen piloteoan eta bertze hainbertze sakearekin eta 3 pilota bakarrik galdu zituen. Ezkurra II.ak ere 15 tanto egin zituen eta 5 pilota galdu.

Beraz, Ezkurra II eta San Miguel finalean izanen dira. Finaleko bertze bikotea larunbatean erabakiko da: Ezkurra eta Ion, Uterga eta Endikaren kontra aritzekoak dira finalerdietako hirugarren eta hondar partidan. Irabazten duena finalean izanen da.

 

Ortzeguneko emaitzak Galarretan

1. Matxin VI-Larrañaga, 35; Otaegi-Zubiri, 25

2. Ezkurra II-San Miguel, 40; Zeberio II-Barrenetxea IV, 34 Binakako txapelketaren finalerdia

3. Juaristi-Etxeberria III, 40; Etxeberria IV-Endika, 27

4. Etxabe II-Aizpuru III, 29; Segurola-Olazar, 30

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun