Azken urteetan bezala, Sunbillako Ariztigain kanpinak denboraldi bukaerako besta antolatu du. Besta hau abenduaren 13an izanen da, larunbatarekin eta egitarau zabala prestatu dute.
Larunbat arratsaldeko 4etan haurrendako jokuak izanen dituzte. 17.00etan Mus tximista. 18:00etan Txokolatada. 18:30ean Bingoa. 21.00etan Denboraldi bukaerako afaria (Urdaiazpikoa, Txipiroi entsalada epela, Legatza plantxan, Ahate magreta; Gazta tarta yogurrezko izozkiarekin; Ardoa, sagardoa, ogia eta kafea. Dena 22 eurotan. Ondoren, Oharkabe musika taldea.
Bertze aldetik, Ariztigain kanpina itxita egonen da abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra, biak barne.