Paxaka txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte abenduaren 13an

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 11

Iruritako Aranabiak hartuko ditu paxaka txapelketako finalerdiak larunbatean. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsaldeako 5etan hasita Iruritako Aranabia pilotalekuan

Asteburu honetan, XV. Paxaka txapelketako lehen fasea (ligaxka) osatu da, falta ziren zazpi partidak jokatuz. Datorren asteburuan Iruritako Aranabia pilotalekuan bi finalerdiak jokatuko dira eta aste bat beranduago, abenduaren 20an finala, hau ere Iruritako pilotalekuan. Finala jokatu bezain laster, Laxoa Elkarteak antolatzen duen 1.000 euroko zozketa eginen da.

Asteburu honetan, XV. Paxaka txapelketako lehen fasea (ligaxka) osatu da, falta ziren zazpi partidak jokatuz. Datorren asteburuan Iruritako Aranabia pilotalekuan bi finalerdiak jokatuko dira eta aste bat beranduago, abenduaren 20an finala, hau ere Iruritako pilotalekuan. Finala jokatu bezain laster, Laxoa Elkarteak antolatzen duen 1.000 euroko zozketa eginen da.

Asteburu honetan, lehen jardunalditik gibeltutako partida jokatu zuten Irurita Ck (Etxandi, Ballarena eta Ramos) eta Irurita Dk (Etxenike, Garate eta Iñarrea). Azken hauek 8-9 irabazi zuten.

Laugarren jardunaldiko bi partida jokatu ziren abenduaren 3an Iruritan. Irurita Ak (Urtasun, Barberena eta Martin) 9-4 irabazi zion Irurita Dri (Etxenike, Garate eta Iñarrea) eta Doneztebe Bk (Apeztegia, Etxebeste eta Santesteban) 1-9 galdu zuen Irurita Bren kontra.

Gauzak honela, abenduaren 6an Erratzun jokatu zen bosgarren jardunaldia erabakigarria suertatu zen sailkatzeko.

Irurita Ek (Urrutia, Salaburu eta Prim) 9-3 irabazi zion Doneztebe Ari (Juanena, Sapuppo eta Ibarrola).

Elizondok (Urtasun, Maia eta Sansiñena) 9-3 irabazi zion Arraioz-i (Alunda, Mindegia eta Maritorena).

Irurita Ak (Urtasun, Barberena eta Martin) 9-2 irabazi zion Doneztebe Bri (Apeztegia, Etxebeste eta Santesteban), baina ez zuen aski izan sailkatzeko, izan ere, Irurita Ck (Etxandi, Ballarena eta Ramos) 9-6 irabazi zion Irurita Bri (Barberena, Iñarrea eta Bazterrika) eta emaitza honekin bi talde hauek lortu zuten finalerdietarako txartela. Izan ere, A multzoan Irurita Bk 3 partida irabazi eta bakarra galdu du (10 puntu), Irurita Ck bezala (8 puntu). Irurita Ak eta Irurita Dk bina partida irabazi dituzte (7 eta 5 puntu) eta Doneztebe Bk partida guztiak galdu ditu (0 puntu).

B multzoan, Elizondok jokatutako 3 partidak irabazi ditu (8 puntu), Irurita Ek 2 irabazi (7 puntu), Doneztebe Ak bakarra (3 puntu) eta Arraiozek partida guztiak galdu egin ditu (0 puntu).

 

Finalerdiak abenduaren 13an

Gauzak honela, abenduaren 13an, larunbat arratsaldeko 5etan hasita jokatuko dituzte finalerdiak Iruritako Aranabia pilotalekuan.

Lehenbizikoan, Irurita E (Oskar Urrutia, Joxe Mari Salaburu eta Egoitz Prim), Irurita Bren (Xabier Barberena, Cesar Iñarrea eta Xabier Bazterrika) kontra ariko da eta ondotik Elizondo (Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Jon Sansiñena) Irurita Cren kontra (Iñaki Etxandi, Mikel Ballarena eta Jagoba Ramos).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun