Abenduaren 6an, larunbat eguerdian, neguko lehenengo elurrekin batera, Beintzako Plazan “Malerreka Kantuz” ekitaldia ospatu zen. Hotzari aurre eginez 40 lagun inguru elkartu ziren, kantu kantari Malerrekako Euskara Batzordeak antolatutako ekitaldian. Gero, Beintza-Labaiengo Udalak gonbidatuta, ostatuan salda beroa, ardoa eta pintxo bat ez zen falta izan.