Ezkurra II eta Julen San Miguelek lortu dute finalerdiko lehen puntua

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 9a

Finalean sartzeko urrats batera daude Ezkurra II eta San Miguel. Maialen Andres

Koteto Ezkurrak eta Ionek hirugarren partida behartu dute, Uterga eta Endikari irabazita

Erremonteko binakako txapelketako finalerdiak jokatu dituzte larunbat honetan Galarretan. Ezkurra II eta Julen San Miguel doneztebarrek 40-36 irabazi zieten Zeberio II eta Barrenetxeari, lehen puntua lortuz. Bertze finalerdiko bigarren partidan, Koteto Ezkurrak eta Ionek nahitaez irabazi beharra zuten finalean sartzeko aukerak mantentzeko eta horixe egin zuten: 40-28 irabazi zieten Xanti Uterga eta Endika Urrutiari.

Ezkurra gazteak eta Julen San Miguelek beraien faboritotasuna bete eta lehen puntua lortu zuten- San Miguel nagusi izan zen gibeleko koadroetan eta 21 tantu egin zituen, 15 piloteoan eta 6 sakearekin. Ortzegunean jokatuko dute finalerdiko bigarren partida eta doneztebarrek garaipena aski izanen dute finalean sartzeko. Bertze finalerdiko bigarren partida biziagoa izan zen. Lehenengo partida galdu eta gero, Ezkurrak eta Ionek nahitaez behar zuten garaipena Uterga eta Endikaren kontra eta lortu zuten. Nahiz eta, lehen partidan bezala, hasieran Ionek pilota aunitz hutsegin eta Endika sendo agertu. 7-15 aitzinetik izan ziren urdinak eta bazirudien finalerako txartela eskuratuko zutela, baina gorriek buelta eman zioten markagailuari. Hortik aitzinera, 13-33ko partziala egin zuten, Ion zuzendu eta Ezkurrak azken hilabetean erakutsi duen maila agertu zuelako. Azkenean, 40-28 irabazi zuten Ezkurrak eta Ionek. Heldu den larunbatean, abenduaren 13an jokatuko dute desenpateko partida eta hor erabakiko da zein bikote sartzen den finalean.

Abenduaren 6ko emaitzak Galarretan

1. Segurola-Agirrezabala, 25; Otaegi-Olazar, 35

2. Ezkurra II-San Miguel, 40; Zeberio II-Barrenetxea IV, 36 Binakako txapelketaren finalerdia

3. Ezkurra-Ion, 40; Uterga-Endika, 28 Binakako txapelketaren finalerdia

4. Matxin III, 30; Etxabe II, 21

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun