140 lagunek parte hartu zuten abenduaren 3an Donezteben, Malerrekako Euskaraz bizi nahi dut lasterketan. Giro ederrean burutu zen lasterkaldia, jai giroan, musika, abestiak... Antolakuntza ere bikain, bokatak, edaria, diplomak eta sarien zozketa ere egin zen. Ikusi Leire Amorosen argazkiak
Mundiala izan da aurtengoa eta iaz baino 25 lagun gehiago atera ziren lasterka. Arratsaldeko bertso saioa ere hagitz ongi atera zen. Sustrai Colina, Eneko Lazkoz eta Ander Fuentes Itturrik majo kantatu zuten, Alaitz Rekondo gai-jartzailea izanda.