'Hazparneko anderea' antzezlana abenduaren 7an polikiroldegian antolatu du Olhain ikastolak

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 5a

Antzerki honek XX. mendeko euskaldunen historia kondatzen du era umoretsuan. kazeta.info

Igande arratsaldeko 5:30ean hasiko da emanaldia

Telesforo Monzonen Hazparneko anderea antzerkia emana izanen da polikiroldegian abenduaren 7an, igande arratsaldeko 5:30ean. Ekitaldi hori Olhain ikastolak antolatzen du, ondotik ostatua eta taloak izanen dira. Sartzea 10 eurotan da.

Antzerki honek XX. mendeko euskaldunen historia kondatzen du: Amerikar exodoa eta Euskal Herrira be­rriz itzultzea dirua egin ondoren, gai ezberdinak hunkituz: nahia eta itxurakeria nagusiki, maitasuna, tradizioa... era umoretsuan antzeztuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun