Telethonaren aldeko eguna antolatu dute aurten ere Saran

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 5a

Larrunerat treinez igotzeko edo jausteko 10 eurotan izango da txartela. Oinez jausteko aukera ere bada. Artxiboko argazkia

Abenduaren 6an, pastizak izanen dira goizez plazan eta arratsaldean Larrunera treinean igotzeko eta jausteko aukera

Urtero bezala Telethonaren aldeko eguna antolatua da Saran, aurten abenduaren 6 an izanen da. Goizeko 10:30ean plazan pastizak salduko dira. Arratsaldeko 2etan hitzordua emana da San Inazioko lepoan Larrunera igotzeko treinez eta gero nahi due­na oinez jausten ahalko da. 16:30ean kra­kada bat antolatua da Pikassarian. Treinez igotzeko edo jausteko 10 eurotan izango da txartela eta krakadaren­tzat 5 euroko parte hartzea galdetua da. Bildutako diru guzia Telethon elkarteari emana izanen da, miopatiari buruzko ikerlanen sustengatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun