Finalerdietako lehen partida irabazi dute Uterga eta Endikak

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 5a

Ustegabean lortu zuten finalerdietako lehen puntua Utergak eta Endikak, Ezkurra eta Ion menperatuta. Maialen Andres

Pronostikoen kontra, 31-40 menperatu zituzten Ezkurra eta Ion

Erremonteko binakako txapelketako finalerdietako lehen partida jokatu zuten abenduaren 4an Galarretan Koteto Ezkurra doneztebarra eta Ion, Xanti Uterga doneztebarraren eta Endika Urrutia saldiastarraren kontra. Ustekabean, hauek irabazi zuten, 31-40. Honela, larunbateko bigarren partidan, nahitaez irabazi beharko dute Ezkurrak eta Ionek finaleran izan nahi badute.

Erremonteko binakako txapelketako finalerdietako lehen partida jokatu zuten abenduaren 4an Galarretan Koteto Ezkurra doneztebarra eta Ion, Xanti Uterga doneztebarraren eta Endika Urrutia saldiastarraren kontra. Ustekabean, hauek irabazi zuten, 31-40. Honela, larunbateko bigarren partidan, nahitaez irabazi beharko dute Ezkurrak eta Ionek finaleran izan nahi badute.

Pronostikoak eta katedra gorrien alde zeuden (Ezkurrak azaroan jokatutako partida guztiak irabaziak zituen), baina oraingoan hiuts egin zuten. Endika Urrutia ongi ibili zen, ezker pareta ibili zuen sakeetan zabalera ateratzeko eta Ezkurra eta Ion ez ziren horretara moldau. Egia da arriskatzearen poderioz lau falta ere egin zituela, baina taktika horrek mesede gehiago egin zion bikote urdinari. Beraz, gibeleko koadroetan Endika Ion baino hobe ibili zen eta aitzinean ere, tantoak akitzerako orduan hobeki moldatu zen Uterga Ezkurra baino.

Beti aitzinetik ibili ziren urdinak, baina 31-34ra hurbiltzea lortu zuten gorriek. Tanto horretan, hormabikoa kanpora joan zitzaion Ezkurrari eta 32-34koa izan zitekeenatik, 31-35ekoa izan zen eta bertze bortz tantuak segidan egin zituzten Utergak eta Endikak.

Utergak 20 tanto egin zituen eta 5 hutsegite; Endikak 3 tanto egin zituen piloteoan eta 3 sakearekin eta 3 hutsegite piloteoan eta 4 sakean. Ezkurrak 12 tanto egin eta 4 galdu zituen eta Ionek 5 tanto egin zituen piloteoan eta bakarra sakearekin eta 8 pilota galdu zituen.

 

Abenduaren 4ko emaitzak Galarretan

1. Matxin VI-Agirrezabala, 32; Segurola-Olazar 35

2. Ezkurra-Ion, 31; Uterga-Endika 40 Binakako txapelketako finalerdia

3. Juaristi-Barrenetxea IV, 24; Etxeberria IV-Etxeberria III, 40

4. Matxin III-Larrañaga, 27; Etxabe II-Zubiri, 30

Binakako txapelketako bigarren finalerdiko lehen partida abenduaren 6an, larunbat arratsaldean jokatuko dute Galarretan Ezkurra II eta Julen San Miguel doneztebarrek, Zeberio II eta Barrenetxea IV.aren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun