Asteburu honetan, bestak direla eta ez direla, atseden izanen dute eskualdeko kirol talde gehienek. Gipuzkoan futbolean ari diren talde gehienek, halere, jokatuko dituzte bere partidak, tartean, kadete mailako derbia jokatuko dute Beti Gaztek eta Gure Txokoak. Nafarroan, aldiz, kasik geldirik egonen dira futbol, areto-futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeak. Halere, futbolean, jubenilen bigarren mailako jardunaldia jokatuko da eta Doneztebe eta Baztan aurrez aurre izanen dira derbian. Punta-puntako derbia izanen da gainera, Baztan sailkapen buruan eta Doneztebe hirugarren baitaude sailkapenean.
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Aretxabaleta - Beti Gazte, igandean 16:30ean Aretxabaletako Ibarran.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Irun 1902 - Gure Txokoa, igandean 17:30ean Irungo Gal zelaian.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Gure Txokoa – Mariño, igandean 16:30ean Berako Matzadan.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Doneztebe - Baztan, larunbatean 17:00etan Donezteben.
Aurrera – CD Etxarri Aranatz, larunbatean 12:00etan Leitzako Arkiskilen.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Beti Gazte - Gure Txokoa derbia, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.
ESKUBALOIA
Alebin mixtoa
Erreka B – Anaitasuna C, larunbatean 12:00etan Donezteben.
Cantolagua - Erreka A, larunbatean 11:00etan Zangotzan.