Doneztebe nagusitu zaio Baztani jubenil mailako futbol derbian

Ttipi-Ttapa 2014ko abenduaren 9a

Beti Gazte eta Gure Txokoako kadeteek berdindu egin zuten

Bestak edo zubiak direla, asteburu hau hagitz murritza gelditu da kirol taldeen jardunaldiari dagokionez. Futbol talde nagusien artean, Gipuzkoako ligan ari direnak bakarrik aritu dira. Beti Gaztek garaipen handia lortu zuen Aretxabaletan, orain arte partidarik galdu gabea zegoen liderra menpean hartu baitzuen. Gure Txokoak galdu egin zuen Irunen. Jubenil mailako derbian, Doneztebek irabazi zion Baztani eta kadete mailakoan, berdindu egin zuten Beti Gaztek eta Gure Txokoak Lesakan.

jardunaldiari dagokionez. Futbol talde nagusien artean, Gipuzkoako ligan ari direnak bakarrik aritu dira. Beti Gaztek garaipen handia lortu zuen Aretxabaletan, orain arte partidarik galdu gabea zegoen liderra menpean hartu baitzuen. Gure Txokoak galdu egin zuen Irunen. Jubenil mailako derbian, Doneztebek irabazi zion Baztani eta kadete mailakoan, berdindu egin zuten Beti Gaztek eta Gure Txokoak Lesakan.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Aretxabaleta 1 - Beti Gazte 2 (Fernando Etxegarai eta Beñat Saralegi)

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Irun 1902, 3 - Gure Txokoa 1 (Alain Morcillo)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa 2 (Mikel Esnaola eta Jokin Pinatxo) – Mariño 1

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Doneztebe 2 (Mikel Retegi eta Diego Armando) – Baztan 1

Aurrera – CD Etxarri Aranatz

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte 3 (Julen Arakues, Iker Iriarte eta Jabier Parra) - Gure Txokoa 3 (Ugaitz Larralde, Jimmy Joel eta Joseba Perez), Bortzirietako derbia berdinketarekin bukatu zen.

 

ESKUBALOIA

Alebin mixtoa

Erreka B – Anaitasuna C

Cantolagua - Erreka A

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun