Finala jokatu gabe irabazi dute Nafarroako 22 urtez beheitiko bigarren mailako txapela Lazkanotegik eta Aldabek

TTIPI-TTAPA 2014ko abe. 2a, 09:20
Xabi Mendi, Andoni Lazkanotegi eta Joseba Aldabe, sari banaketa tristearen ondotik. Utzitako argazkia

Alkasenaren osasun arazoengatik bertan behera gelditu zen azken partida

Nafarroako 22 urtez beheitiko bigarren mailako eskuz binakako pilota txapelketaren finala jokatzekoa zuten azaroaren 29an Iruñeko Labrit pilotalekuan Bortziriak taldeko bi bikotek. Baina nahiz eta bi bikoteak Iruñera joan, Xabi Alkasena lapurtarraren osasun arazoak medio, azken partida bertan behera gelditu zen eta jokatu gabe txapeldun suertatu ziren Andoni Lazkanotegi beratarra eta Joseba Aldabe igantziarra.

Izan ere, Xabi Alkasenak giltzurrunetako oinazearekin hasi zen eta larrialdi zerbitzuetara eraman behar izan zuten. Berririk onena, dagoeneko aurrelaria etxean dagoela da. Ttikitatik daukan arazoa omen eta urtean bitan edo izaten omen du horrelako oinaze handiak. Oraingoan, zoritxarrez juxtu final atarian suertatu zitzaion. Hurrengoan beharko du, Xabi!

Xabi Mendi, Alkasenaren atzelariak ere jaso zuen finalistaren domina. Txapeldunaren dominak, berriz, (ezagutzen ez diren arrazoiengatik, txapelik ez baitzuten eman), Lazkanotegi eta Aldaberi eman zizkioten. Pilotariek kantxan erakutsi nahi zuten txapelketa osoan eskainitakoa, gainera ez da egunero Labriten jokatzerik izaten, jende gehiago, prentsa… Baina lehenbizikoa osasuna da eta oraingoan horrela suertatu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun