Baztan-Errekako paxaka txapelketaren hamabosgarren edizioko hirugarren jardunaldiko lau partida jokatu dituzte larunbatean Legasako pilotalekuan. Hortaz gainera, bigarren jardunalditik gibeleratutako bertze bat ere jokatu zuten Iruritan.
Hirugarren jardunaldiko partidei dagokienez, bi lehenbizikoak joko bakarrarengatik erabaki ziren. Elizondok (Urtasun, Maia eta Sansiñena) 9-8 irabazi zion Irurita Eri (Urrutia, Salaburu eta Prim) eta Irurita Ck (Etxandi, Ballarena eta Ramos) 9-8 irabazi zion Irurita Ari (Urtasun, Barberena eta Martin). Bertze bi partidatan emaitza argiagoak izan ziren eta galtzaileak puntu bakar bat gabe gelditu ziren Doneztebe Ak (Juanena, Sapuppo eta Ibarrola) 9-4 irabazi zion Arraiozi (Alunda, Mindegia eta Maritorena) eta Irurita Dk (Etxenike, Garate eta Iñarrea) 9-1 irabazi zion Doneztebe Bri (Apeztegia, Etxebeste eta Santesteban). Bigarren jardunaldiko partidan, Irurita Bk (Barberena, Iñarrea eta Bazkerrika) 9-3 irabazi zion Irurita Dri (Etxenike, Garate eta Iñarrea).
Gauzak honela, sailkapenari dagokionez, A multzoan Irurita B eta Irurita C daude buruan, bi partidak irabazita (6 eta 5 puntu). B multzoan, berriz, Elizondo da bi partidak irabazi dituen talde bakarra (5 puntu).
Laugarren jardunaldia eta bosgarren jardunaldia
Laugarren jardunaldiko bi partida jokatuko dituzte abenduaren 3an Iruritan.
Irurita A – Irurita D, 10:00etan
Doneztebe B – Irurita B, 11:00etan
Bosgarren jardunaldia, berriz, abenduaren 6an jokatuko dute, oraingoan ere plaza berri batean, Erratzuko pilotalekuan hain zuzen.
Doneztebe A – Irurita E, 16:00etan
Arraioz – Elizondo, 17:00etan
Irurita A – Doneztebe B, 18:00etan
Irurita B – Irurita C, 19:00etan
Irurita Dk, atsedena.