Bertsu afaria antolatu du Sarako Olhain ikastolak abenduaren 13an

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 9a

Jexux Mari Irazu, Agin Laburu eta Sustrai Colina ariko dira Lur Berri gelan, baina aitzinetik bertsu poteoa ere izanen da

Sarako Olhain ikastolak abenduaren 13an Lur Berri gelan bertsu afari bat antolatu du. Bertsulari gonbidatuak Jexux Mari Irazu, Sustrai Colina eta Agin Laburu dira. Afarirako txartela 20 eurotan da eta usaian bezala, lehenagotik salgai daude herriko etxeko edantegian.

Larunbatean 20:30ean hasiko da afaria eta menuan, arrain eltzekaria, haragia saltsan, gasna-pastiza, kafe-ttotta eta sagarno-arnoak izanen dituzte. Afaria baino lehen, 19:30ean hasita bertsu poteoa izanen da herrian zehar, Saranga taldeak animaturik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun