Bikaintasunarekin Konpromisoaren aitorpena jaso dute eskualdeko hiru ikastetxek

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 1a

Lourdes Mazizior zuzendariak eta Edurne Aranburu irakasleak jaso zuten ziurtagiria Irain eskolaren izenean. Utzitako argazkia

Elizondoko Ikastetxe Publikoak eta Lanbide Eskolak eta Lesako Irain eskola publikoak

Bikaintasunaren Nafarroako Fundazoak EFQM ebaluazio sakona pasa ondoren, Bikaintasunarekinko konpromisoaren ziurtagiria eman die Nafarroako zenbait ikastetxeri. Tartean, eskualdeko hiru ikastetxek jaso zuten ziurtagiria azaroaren 27an Barañaingo Auditorium-ean, duten kudeaketa sistemarengatik: Elizondoko San Francisco Javier ikastetxe publikoak eta Lanbide Eskolak eta Lesakako Irain Eskola Publikoak.

Aipatutako aitorpena lortu ahal izateko ikastetxeek EFQM ereduaren arabera egindako diagnosia pasatu behar izan zuten eta ziurtagiri hau lortzeagatik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak konpromezuaren zigilua ere eman die.

Elizondoko ikastetxe publikoaren izenean, Isabel Ibarrola zuzendariak eta Ane Gaztelumendi idazkariak eta kalitate arduradunak jaso zuten ziurtagiria eta Irain eskola publikoaren izenean, Lourdes Mazizior zuzendariak eta Edurne Aranburu irakasleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun