Euskaraz bizi nahi dut lasterketak herriz herri

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 27a

Euskaz Bizi Nahi Dut lasterketa joan den urtean Lesakan. Artxiboko argazkia

Abenduaren 3an Elizondon eta Donezteben eta 7an Igantzin

Kontseiluak bultzatuta, duela bi urte Euskaraz bizi nahi dut lasterketa egiten hasi ziren Euskal Herriko hainbat herritan. Bortzirietan Beran egin zen lehen lasterketa hura, eta iaz, be­rriz, Lesakan. Lasterketa herriz-herri txandakatuz egitea hobetsi zenez, aurten Igantzin eginen da, eta bertako Euskara Batzordea ari da antolaketa lanetan. Lasterketa abenduaren 7an, igandearekin izanen da, 10:30ean hasita.

Izen-emateak itxita, ekitaldiari hasiera emanen zaio bertso eskolako ikasleen saioarekin eta herriko kirolariek irakurriko duten manifestu batekin. Parte hartzaile guztien artean beroketa ariketak egin ondotik, lasterketei hasiera emanen zaie.

Bukaeran parte hartzaile guztiekin argazki erraldoia eginen dute, baita parte hartu duten guztien artean hain­bat sari zozketatu ere. Frontoian ostatua (opilak eta edaria) izanen da goiz osoan, eta materiala erosteko aukera ere izanen da.

DONEZTEBENETA ELIZONDON ABENDAREN 3AN
Donezteben abenduaren 3an eginen da eta 11:00etan abiatuko da ttikienen lasterketa eta 11:30ean nagusiena (24. orrian informazio zabala) eta Elizondon ere Euskararen Nazioarteko Egunean eginen da. Elizondon 11:00etan abiatuko da  lasterketa eta bi ibilbide ezberdin proposatu dituzte.

Denetan ere, garran­tzisuena parte hartzea eta euskarari bultzada ematea da eta ez da sail­kapenik izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun