Abenduaren 7an arratsaldeko 5:30ean Telesforo Monzonen Hazparneko anderea antzerkia emana izanen da polikiroldegian. Antzerki honek XX. mendeko euskaldunen historia kondatzen du: Amerikar exodoa eta Euskal Herrira berriz itzultzea dirua egin ondoren, gai ezberdinak hunkituz: nahia eta itxurakeria nagusiki, maitasuna, tradizioa... era umoretsuan antzeztuz. Ekitaldi hori Olhain ikastolak antolatzen du, ondotik ostatua eta taloak izanen dira. Sartzea 10 eurotan da.