Herriko bertsuzale frangok preziatu zuten Xilabaren finala

Franck DOLOSOR 2014ko azaroaren 27a

Sustrai Colina txapelduna, finalean kantari aritu ziren beste bost bertsolariekin batera. Utzitako argazkia

Sustrai Colina urruñarra izan zen txapeldun

Sustrai Colina urruñarra da Ipar Euskal He­rriko bertsulari xapeldun berria Xilabaren finalean pundu gehien bildu bai­tzuen bere bertsokera paregabeari esker. Txomin Ezponda jatsuarrak (Senpererekin lotura hertsia duen baxe nafa­rrak) eman zion xapela bertsulari gazteari Xilaba xapelketaren finala hondarrean. Baionako Lauga aretoan 1500 ber­tsuzale bildu ziren, hauen artean adin guzietako senpertarrak. Herriko bertsuzaleek Xilabaren kanporaketa batez gozatu ahal izan zuten jadanik Larreko gelan eta orain Sustraien garaipena preziatu zuten Lapurdiko hiriburuan.

Finala bururatu be­zain laster Andoni Itu­rriotz bertsuzale ezagunak zioen poz haundi bat sentitzen zuela ber­tsularitza berpizten ari delakoan. Larraldea etxal­deko jabeak badu hortan zerikusirik Euskal Herri osoko bertsularien esku utzi baitu kulturgunea eta bertan bil­tzen baitira aste guziz elgarrekin kantatzeko. Iturriotzek begi onez ikusten du berpiztea bereziki Senperen bertsuzaletasun haundia izan duen herria baita bere hitzetan. Andoni astear­teroko biltzarretarat joaten da eta Larraldean pozik egoten da ber­tsulari gazteak entzuten. Xilabaren finaleko kartzelako gaian aitak sekulan aipatu ez zuen sekretua aipatzen zen. Ideia hau Iturriotzen bihotzeraino sartu zen aita zenaren istorio aberatsa aski berant jakin baitzuen kusin batek e­rranik. Geroztik aita zenaren memoriak argitaratu ditu Andoni Iturrio­tzek Larraldea etxeko jabe esku zabalak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun