Proiektu berria eta haundia du esku artean Damba musika taldeak. Alde batetik, Kuban eta Latinoamerikan bira egin nahi du 2015eko maiatzean eta horrekin batera, disko berria grabatu nahi du Kubako artista ospetsuenekin. Eta egitasmo horretarako dirua biltzeko crowdfunding kanpaina abiatu dute.
Guttienez 4.000 euro behar dituztela adierazi dute taldetik eta norbaitek laguntza eman nahiko balu, azaroaren 10etik abenduaren 20ra bitartean izanen du aukera karena.eu webgunearen bidez. Aipatu, Euskal Herriko eta Kubako musikariak biltzen dituela Damba taldeak eta hiru direla taldean ari diren eskualdekoak: Estitxu Pinatxo beratarra, Kristian Amorena saratarra eta Josu Erbiti leitzarra.