Udalak sutarako egur loteak eskaini zituen duela hilabete batzuk 300 euroren truke eta enpresa ba kontratatu zuten zeregin horretarako. Jende dezentek egin zuen eskaria eta asteak pasa eta egur loterik iristen ez zela ikusita, kezkatzen hasiak zeuden herritarrak dagoeneko. Antza, egur loteak bota ziren tokia oso hezea zegoen eta materiala tokiz mugitzeko arazoak izan zituzten. Baina konpondu da arazoa eta argazkian ikusten denez, egur loteak etxeetara iritsi dira eta familiak hasi dira loteak mozten egurra ahalik eta azkarren lehortu dadin.