Barranka Ostatuan, Ezkurra eta Saldiasko alkate eta zinegotziak elkartu ziren uso afaria egiteko. Uso hauek jatorrizko izendapena zutela esan liteke, inguruan ehizatuak izan zirelako. Azkeneko bi asteburuetan 170 inguru zerbitzatu dituzte ostatuan. Ehiztarien artean, denboraldia zer moduz joan den galdetuta, denetariko iritziak entzuten dira. Egia da ehundaka uso ehizatu dituztela egun batzuetan, baina ale bakar bat lortzeko nahikoa lan izan da besteetan.