Malerrekako herrietako etorkizuna aztertzen zuen erreportaje bat argitaratu zen duela hilabete dezente aldizkari honetan. Bertan azaltzen zen azterketa baten arabera, inguruan desagertzeko arrisku gehien duen herria da Ezkurra. Benetan harrigarria da azken urteetan izan den herritarren beherakada. 600 biztanle baino gehiago izan zituen herriak 160 ditu orain. Herritarren %70k gainera, 50 urte baino gehiago ditu. Datu oso kezkagarria da, 20 urtetik beheitikoak ez direlako dozenara iristen. Guztiak ez dira ordea, datu ilunak eta bada esperantza izateko tarterik. Izan era, azken hamar urtean, 15 etxebizitza eraiki dira Ezkurran eta besteetan zaharberritze lanak egin dira. Oraintxe Ansonea etxea ari dira berritzen Oliveira Vicente enpresakok. Eskola eta eliza berritzeko obrak ere egin dituzte. Hiru nekazal-etxe ireki dituzte, alberge bat, ostatu rural bat… Gainera kanpotar asko etorri dira bizitzera eta beste batzuk asteburu eta jai egunetan etortzen dira. Guzti honek Ezkurrak etorkizuna baduela pentsatzera garamatza.