Nafarroako Elikagai Bankurako bilketa antolatu dute Guraso Elkarteek

Marga ERDOZAIN 2014ko azaroaren 27a

Joan den urtean hainbat eragileak bere laguntza eskaini zuten Elikagai Bankurako, ‘Malerrekan laguntza ttikiak konponbide haundiak’ elkartasun kanpainaren baitan. Artxiboko argazkia

Azaroaren 28 eta 29an Nafarroako hainbat tokitan burutuko den Elikagai bankurako janari bilketa erraldoiarekin bat eginen dute Malerrekan ere. Denok dakigun bezala, banku honek gaur egun dituen beharrak asetzeko denon elkartasuna behar-beharrezkoa du. Bi egun horietan Suman, Aliprox, Ruiz eta Dia supermerkatuetan aukera izanen da elikagaiak uzteko: pasta, arroza, lekaleak, galletak…
 
Mendaur eta Erreka guraso elkarteek elkartasuneko zine emanaldia antolatu dute Elikagai Bankuari ekarpena egin nahian, eta horretarako azkeneko zine emanaldia berezia izan dute, sarrera elikagai bihurtu baitute.  Bildutako elikagaiez gain, sa­rrerekin bildutako dirua ere elikagai bilakatu da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun