Euskaraz bizi bahi dut lasterketa eginen dute aurten ere Donezteben

Marga ERDOZAIN 2014ko azaroaren 27a

Arratsaldeko 6etan bertso saioa izanen da zineman

Aurten bigarren aldiz antolatuko da Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatzen den herri-lasterketa hau Malerrekan. Antolatzaileek euskaraz bizi nahi duten herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte ekimen honetan parte har­tzera abenduaren 3an.
 
Lasterketa hau elkarlanean antolatu dute honako erakunde hauen laguntzaz: Erreka, Doneztebarrak Merkatarien Elkartea, IKA Euskaltegia, Mendaur,  Erreka eta Legasako Guraso Elkarteak, Malerrekako Eskola Txikiak eta Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbi­tzua. Egunean bertan izena eman behar da: 0tik 15 urte bitartekoek 2 euro eta 15tik aurrera 5 euro ordainduta.
 
 Lasterketa udale­txe ataritik abiatuko da, baina lasai egiteko asmoz, jai giroan eta ongi pasatzeko helburua izanda. Are gehiago, lasterketak ez du sail­kapenik izanen eta ez da ibilbide osoa egin beharrik. Nahikoa da izena ematea eta norberak ahal duen arte korrika egitea. Erreka Kirol Elkarteak lau lastekerta  prestatu ditu adinaren arabera sailkatuta: 0-6 urte, 7-11 urte, 12-15 urte eta 16 urtetik aurrera.  Ttikien lasterketa 11:00e­tan hasiko da eta helduena 11:30ean. Lasterketa bukatzean parte-hartzaile bakoi­tzari diploma bana banatuko zaio, bokata ttiki bat eta edaria. Ondotik, zozketa eginen dute parte hartu duten ko­rrikalarien artean. 
 
Egun horretan ere Euskaraz bizi nahi dut kamisetak 5 eurotan erosi ahal izanen dira (normalean 10 eurotan egoten dira salgai), kamisetaz gain material gehiago izanen da.
 
18:00etan bertso saioa izanen da Doneztebeko zineman eguna borobiltzeko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun