Baztan-Bidasoko Baliabideen Gida berritua argitaratu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 27a

Baztan-Bidasoko baliabide gida berritua argitaratu du Bertizko Partzuergo Turistikoak, informazioaren eguneratze lan bat egin ondoren, baliabide eta alojamendu berriak sartuz. Bidasoko Bide Berdea, Donejakue bidea, oinezko ibilbide balizatuak, GR desberdinak, Kontrabandisten bidea eta BTT ibilbideak azpimarratzen segitu dute, Baztan-Bidasoa osa­tzen duten herri eta bai­laren informazioa emanez, herriena eta ondarearena. Azaroaren 18an aurkeztu zuten Gida Emaldi Ereñok, Bertizko Partzuergo Turis­tikoaren izenean eta Mari Joxe Iparragirre Hiruak Bat landetxe elkarteko presidenteak Zigako Etxezuria lan­detxean.
 
Gidak, ferietan eta Turismo bulegoetan banatuko dira Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuaren bidez, baita zonaldeko eta inguruetako baliabide eta establezimendu nagusietan ere.
 
Edukia eta diseinua au­rreko urteetakoen ildoan joan dira.  Gidak 48 orri ditu eta Euskara/ gaztelerako 5.000 ale eta fran­tses/ingele­seko 3.000 ale argitaratu dituzte.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun