Zorroilo elkarteak herriko muslariak jokoan jarri nahi ditu. Lehendabiziko partidak arratsaldeko lauetan izan ziren eta sei bikote hurbildu ziren. Herritarrei zein kanpokoei eman zieten parte hartzeko aukera. Hemendik aitzinera beste egun batzuetan ere txapelketak antolatuko dituztela esan dute. Zorionak eman behar zaizkie elkarteko kideei, ekimenak harrera ederra izan du eta, segi horrela lanean. Bukatzeko aipatu azaroaren 22an Elkartearen eguna ospatzekoa zutela. Bazkaria eta ekitaldi ugari prest zituzten. Hurrengo alean emango dugu guztien berri.