Malerrekako kultur ibilbidearen baitan, gaztagintza erakusketa izan zen herrian. Bazkal aurretik Baztango gaiteroek girotuta poteoa egin zen eta segidan herri bazkaria. Arratsaldeko bostetatik aurrera Imuntzo ta Beloki trikitilariak izan genituen herriko ostatuan. Ekitaldi guztiak herriko plazan egiteko asmoa zegoen, baina eguraldiak guztiak hondatuko zuen beldurrez, azkenean herriko ostatuan egin ziren.