Gaztan jatea arrakastatsua suertatu da aurtengoan ere

Mattin LARRALDE 2014ko azaroaren 27a

Danbolina ongi astinduta, goxoak zeuden oso gaztainak. Utzitako argazkia

Nafarroako Gobernuak subentzionatua zuen kontratua akitu eta orain udalaren kontu

Urtero sasoi honetan   ohikoa denez, gaztain jatea izan genuen he­rrian. Gurasoek antolatu zuten eta herriko jende gehienak parte hartu zuen. Gaztainak ohiko eran prestatu zituzten zartagin edo danbolinean eginda. Gaztainez gain, jendeak tortilak, bizkotxoak, edariak... ekarri zituen etxetik berendu afari bikaina osatzeko. Giro ederra sortu ohi da eta  herrian egiten den urteko bilkurarik garrantzitsuenetariko bat bihurtu da dagoeneko. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun