Giro ederrean joan dira Aurtizko San Martin bestak

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 27a

Ainara MINDEGIA

Giro ederrean joan dira Aurtizko San martin bestak, egitarauan antolatu zituzten ekitaldi guziak bete dira eta azken orduko ekitaldiak ere gehitu ziren. Saralegi eta Ander Erasun gaztearen arteko aizkora apustuarekin hasi ziren bestak, baina aurten sorpresa haundiena txupinazo herrikoia izan zen: Abarun ostatutik bi herritarrek bota zuten, idatzia irakurri ondotik. Gero, Alaia Martin eta Ander Lizarralde bertsolariek bertsoak botaz herri bazkarira joateko bidea egin zuten. Bertan giro ona eta goxoa bizitu zen. Larunbata oso jendetsua izan zen. Ohiko trikitixa jaialdia egin zen, baita aurtengo bertze nobedade bat ere: azokaren bueltan Mikel eta Garbiñe herritarrek eta Iruñeko bere lagunek egindako dan­za saio gidatua arras polita izan zen. Haurrak ere, beraien bazkariaz gain jolasten eta margotzen  ibili ziren. Mus txapelketan 10 bikote aritu ziren eta Kepa eta Bidal izan ziren txapeldun. Bestak akitzeko, postre eta tortilla lehiaketa izan zen. Postreetan Beatriz Mikeo bere pantxinetarekin eta tortilletan Asun Mitxe­lena izan ziren irabazle. 2015ko Sanmartinetarako guttiago falta da orain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun