Kultur Egunak antolatu dituzte abenduko lehen astebururako

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 27a

Aurretik argazki lehiaketa ere antolatu dute gazteek

Urte pare batez Kultur Egunik gabe egon ondoren, aurtengoan herriko gazteek egitarau luzea antolatu dute abenduko lehen astebururako. Kultur egunak baino lehen argazki lehiaketa ere antolatu dute. Asteburuan zehar argazki lehiaketara aurkeztutako lanak ganbaran egonen dira ikusgai, jendeak bozka dezan.
 
ORTZIRALA,  ABENDUAK 5
• 20:00etan Argazki lehiaketako erakusketaren irekiera. 
• 20:30ean hasiera on bat emateko luntxa herriko etxeko ganbaran.
• 22:00etan mus txapelketa.
 
LARUNBATA,  ABENDUAK 6
• 11:00etan, Birziklapen tailerra eta aurpegi margoketa haurren­tzako herriko etxeko ganbaran. Koxkorren­tzako ginkana.
• 13:30ean haurren bazkaria.
• 16:00etan helduentza­ko futbito txapelketa.
• 17:00etan umeentzat zine emanaldia: Olen­tzero pelikula eta ondoren txokolatada.
• 20:00etan bertso poteoa Herriko Ostatuan hasita eta ondotik bertso afaria Agin Laburu eta Iban Urdan­garin bertsolariekin eta trikitilariekin.
 
IGANDEA, ABENDUAK 7
• 18:00etan Ez gara Palestinaz ari bertso ikuskizuna Ganbaran. Sa­rrera: Borondatea.  
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun