Errekako eskubaloi taldeen aurkezpena

Marga ERDOZAIN 2014ko azaroaren 27a

Emakume seniorrak Txomin Mindegiarekin entrenatzen hasiak dira. ERREKA K.E.

Errekako eskubaloi taldeen aurkezpena eginen dute azaroaren 29an, larunbat arratsaldeko 5:30ean talde seniorrak Bardenas taldearen kontra jokatuko duen partiduren ondotik. Eskubaloiko talde guztiak aurkeztuko dira, jokalari bakoitza banan bana deituz. Aki­tzeko denen argazkia aterako da Lainoaren umeen ereserkia adituz. 
 
Errekak aurten 165 jokalari ditu, 9 taldetan banatuak. Horietatik 7 talde Ligan ari dira (senior mutilak, kadete mutilak, kadete neskak, infantil neskak, alebin neskak eta bi alebin mixto), eta bertze bi taldek (senior neskak eta prealebinak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun