Herriko panderojoleak Aurtitzen

Maider PETRIRENA 2014ko azaroaren 27a

Utzitako argazkia

Mendaur Trikitixa eskolakoek emanaldi polita eskaini zuen Aurtizko bestatan. Hainbat herritako haur, koxkor eta helduek parte hartu zuten eta horien artean herriko neskatxa kuadrila honek (Magaly Mariñelarena, Iradi eta Maia­len Arretxea, Maren Irigoien, Iraide eta Garaine Iriarte, Eneritz Iturralde eta Saray Bazterrika). Ondotik, elkartean berendua izan zuten. Zorionak guztiei eta berexiki irakasle lanetan aritzen diren Arkaitz, Oihana eta Ainarari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun