Juankorena Nafarroako azpitxapeldun

Maider PETRIRENA 2014ko azaroaren 27a

Utzitako argazkia

Julen Juankorena pilotari sunbildarrak Nafarroako gazte mailako buruz buruko finala jokatzeko aukera izan zuen azaroren 5ean Labriten, Joanes Bakaikoa, Errekako taldekidearen aurka. Joanes Bakaikoak sakearekin min haundia egin zion eta 18-2 galduz akitu zen partida. Lerro hauen bidez Julen zoriondu nahi dugu finalera ailegatzeagatik eta txapelketan emandako mailarengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun