Koldo eta Eneko Herrera anaiek azaroaren 9an Lukinen izan zuten karrera eta bertan Enekok 5. postua eta Koldok 2. postua lortu zituzten. Azaroaren 16ko karreran berriz, Acedon, Enekok 4. postua, hirugarrenarekin esprintean, Koldok berriz 2. postua. Eta azaroaren 23an bukatu dute Lizarrako karrerarekin guztira 9 karreraz osatua zegoen Diario de Navarrak antolatzen duen opena. 9 asteburu jarraian a tope ibili dira, Zorionak bieri. Argazkian Eneko ageri da Acedoko lasterketan.