Denboraldi bukaerako besta antolatu du Ariztigain kanpinak

Maider PETRIRENA 2014ko azaroaren 27a

Afariaren ondotik, Oharkabe taldeak giroa jarriko du

Azken urteetan bezala Ariztigain kanpinak denboraldi bukaerako besta antolatu du.
 
Besta hau abenduaren 13an izanen da ondorengo egitarauarekin:
 
• 16:00etan haurrendako jokuak.
 
• 17.00etan Mus tximista.
 
•18:00etan Txokolatada.
 
• 18:30ean Bingoa.
 
• 21.00etan Denboraldi bukaerako afaria (Urdaiazpikoa, Txipiroi entsalada epela, Legatza plantxan, Ahate magreta; Gazta tarta yogurrezko izozkiarekin; Ardoa, sagardoa, ogia eta kafea. Dena 22 eurotan.
 
• Ondoren, Oharkabe musika taldea.
 
Apuntatzeko azken eguna abenduaren 10a izanen da, 948450540 telefonora deituz. Ariztigain kanpina itxita egonen da abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra, biak barne.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun