Urtero bezala Sarako San Josepe eskolako burasoek eguberriko merkatua eginen dute plazan. Merkatu azaroaren 29an eginen da, larunbat goizeko 9etatik goiti eta egun osoan iraunen du. Merkatuan salduak diren objektu guziak burasoek berek eginak dira. Pastiza eta edari beroetaz gozatzen ahalko da egunean zehar.
Mus eta Poker txapelketa
Azaroaren 29an larunbata iluntzearekin Eskola publikoko burasoen elkarteak mus eta poker txapelketa bat antolatzen du. Txapelketa hoti omordiako gelan eginen da eta gaueko 7 etan hasiko da. Bertan jaten (taloa edo ogitarteko) eta edaten ahalko da. Izena emaiteko 06.31.21.57.92 zenbakira deitu behar da.