Bortzirietako bi bikotek jokatuko dute Nafarroako 22 urtez beheitiko bigarren mailako finala

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 28a

Alkasena eta Mendi izanen dira txapela janzteko faboritoak. Artxiboko argazkia

Lazkanotegi eta Aldabe, Alkasena eta Mendiren kontra ariko dira azaroaren 29an Labriten

Nafarroako 22 urtez beheitiko bigarren mailako eskuz binakako pilota txapelketaren finala jokatuko da azaroaren 29an, larunbat goizeko 10etan hasita Iruñeko Labrit pilotalekuan. Txapela Bortziriak taldeak eskuratuko duela jakina da, Alkasena eta Mendi, Lazkanotegi eta Aldaberen kontra aritzekoak baitira.

Finalerdietan nagusi izan ziren Bortzirietako bi bikoteak: Lazkanotegi eta Aldabek 22 eta 19 irabazi zieten Atarrabiako Beti Onak taldeko Zuñiga eta Garateari azaroaren 21ean Berako Eztegara pilotalekuan jokatutako partida borrokatuan. Alkasenak eta Mendik lan errazagoa izan zuten azaroaren 22an Lizarrako Remontival pilotalekuan eta zortzi tantutan utzi zituzten San Miguel elkarteko Lander eta Martinez.

Orain, beraz, aurrez aurre ariko dira Bortziriak elkarteko bi bikoteak finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun