Azaroaren 28 eta 29an Nafarroako hainbat tokitan burutuko den Elikagai bankurako janari bilketa erraldoiarekin bat eginen dute Malerrekan ere. Denok dakigun bezala, banku honek gaur egun dituen beharrak asetzeko denon elkartasuna behar-beharrezkoa du. Bi egun horietan Doneztebeko Suman, Aliprox, Ruiz eta Dia supermerkatuetan aukera izanen da elikagaiak uzteko: pasta, arroza, lekaleak, galletak…
Doneztebeko Mendaur eta Erreka guraso elkarteek elkartasuneko zine emanaldia antolatu dute Elikagai Bankuari ekarpena egin nahian, eta horretarako azkeneko zine emanaldia berezia izan dute, sarrera elikagai bihurtu baitute. Bildutako elikagaiez gain, sarrerekin bildutako dirua ere elikagai bilakatu da.