Paxaka txapelketako bigarren jardunaldiko bi partida jokatu dira asteburuan

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 25a

Hirugarren jardunaldiko partidak Legasan jokatuko dituzte

Baztan-Errekako paxaka txapelketaren hamabosgarren edizioko bigarren jardunaldiko bi partida jokatu dira asteburuan eta bietan Baztango taldeak nagusitu zaizkie Doneztebekoei. Arraiozen jokatu ziren partidak. Irurita Ck (Iñaki Etxandi, Mikel Ballarena eta Jagoba Ramos) 9-4 irabazi zion Doneztebe Bri (Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste eta Iban Santesteban)eta Elizondok (Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Jon Sansiñena), 9-3 irabazi zion Doneztebe Ari (Josu Juanena, Unai Sapuppo eta Xabi Ibarrola).

Izan ere, aurtengo paxaka txapelketako berrikuntzarik handiena txapelketa zonaldeko pilotaleku desberdinetan jokatzen ari dela da. Honela, Iruritako Aranabian ez ezik, Arraioz, Erratzu eta Legasan ere paxaka partidak ikusteko modua izanen dute.

Urrunago joan gabe, heldu den asteburuan jokatuko den hirugarren jardunaldiko partidak Legasan jokatuko dituzte, larunbat arratsaldeko 4etan hasita:

Hirugarren jardunaldia, Legasan azaroaren 29an

Elizondo – Irurita E, larunbatean 16:00etan.

Irurita A – Irurita C, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe A – Arraioz, larunbatean 18:00etan.

Doneztebe B – Irurita D, larunbatean 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun