Cederna Garalur Elkartea Hurbiltasuneko Landa Merkataritza izeneko lankidetza-proiektuan parte hartzen ari da Nafarroako Erdialdearekin batera. Helburua da merkataritza- eta zerbitzu-sektorearekin lotura izanen duen ekintzen plan bat martxan jartzea, sektore horiek sustatzera bideratua, eta, horrekin, ekonomia-jarduera horri eta enpleguari eustea bermatzea.
Azaroaren 25ean, astearte arratsaldeko 2etatik 4etara, Malerrekako Mankomunitatean, proiektua eta dendariei eta kontsumitzaileei inkestak eginda, eta dendariekin eta herritarrekin hainbat tailer burututa gure herrietako dendei buruz Cedernak lortu dituen ondorioak aurkeztu nahi ditu.
Azken helburua da aurrera begira egon daitezkeen lan-ildoak elkarrekin planteatzea.