Doneztebeko Mendi Abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbatean Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2014ko azaroaren 20a

Mendi Abesbatza.

Santa Zezilia eguna dela eta, Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatu du

Larunbata, azaroak 22, Santa Zezilia, musikarien eguna dela eta, Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatu du saio hau. 20:00etan eskainiko dute kontzertua Sunbillako elizan.

Azaroaren 22a Santa Zezilia eguna da, musikarien eguna, eta hori dela eta, Nafaroako Abesbatzen Federazioak kontzertua antolatu du Sunbillako elizan, Nafarroako Abesbatzak zikloaren baitan. Kontzertua emanen duena Doneztebeko Mendi Abesbatza izanen da eta 20:00etatik aitzinera ariko da kantuan.

Larunbateko kontzertuaz gain, Mendi Abesbatzak baditu urtea akitu aitzinetik hitzordu gehiago finkatuak. Abenduaren 3an, erraterako, Doneztebeko elizan ariko da. 12:00etako mezan kanta batzuk abestuko ditu eta ondotik, kontzertua eskainiko du. Abenduaren 19an, berriz, kontzertu berezia antolatu dute: Donostiako Udal Txistulariak, Mendi Abesbatza, Agorreta Musika Eskolako ikasleak eta Doneztebeko Dantzariak elkarrekin ariko dira Eguberrietako saioa eskaintzeko. Hau ere elizan izanen da, 20:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun